XAKE taldeak irabazi egin zuen larunbatean Billabonaren kontrako partidua 3-1. Mikel Apezetxeak eta Isidro Esnaolak beren partiduak irabazi zituzten, Fernando Esnaolak eta Jon Altunak aldiz tablak egin zituzten.
11garren postuan
Hernaniko xake taldeak azken partiduak irabazi egin ditu eta larunbateko garaipena oso ondo etorriko zaie zulotik ateratzeko. Izan ere, 11garren dijoaz sailkapenean, 12 taldetatik, 12,5 punturekin. Hala ere aurretik dijoazen hiru taldeak bertan ditu Hernanik, puntu bakarrera, eta datorren asteko partidua oso interesgarria izan daiteke, postu batzuk igotzeko aukera izango baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!