MARTXOAREN 8a da bihar, Emakume Langilearen Eguna. Hori dela eta hilabete osorako ekintzak antolatu dituzte Berdintasun Kontseiluak, Udalak, Gazte Txokoak, Herne neska taldeak eta Errapia sormen tailerrak. Egitarau horri gaur emango zaio hasiera Patirke Arenillas eta Azucena Vieites hernaniarraren erakusketaren inaugurazioarekin. Inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan izango da Biterin eta interesa duen edonor dago bertara gonbidatuta.
Marrazkiak, zeramika eta begiratzeko materiala
Gaurko erakusketan alde batetik Patirke Arenillas bilbotarraren marrazkiak eta zeramikazko eszenografia txikiak ikusi ahal izango dira. Emakumeen inguruan du izenburua erakusketak. Artistaren hitzetan saiatu da emakumea publizitateko estereotipoetatik ateratzen: ´ikusi ahal izango dira adin eta itxura ezberdinetako emakumeak eta denak ez dira zoriontsu`. Bestetik emakumea kokatzen du bere ohiko roletan, baina hau ironiaz irakurri behar dela dio Patirkek: ´marrazki batzuetan ikusi daiteke emakumea gas bonbona eta sukaldeko aparatuen artean baina ironia puntu batekin ulertu behar dira`. Aipatzen du baita ere saiatu dela tradizionalki emakumeek erabilitako teknikei indarra ematen: ´pintura eta burni eta egurrarekin egindako eskultura izan dira artearen historian baloratuak, nik zeramika eta marrazkia erabiltzen ditut, hain baloratuak izan ez diren teknikak` azaldu du. Bestetik Azuzena Vieites hernaniarrak Feminismo y practicas artisticas izenburuarekin materiala erakutsiko du Biteriko erakusketa aretoan. Bertan, berak egindako lan teorikoak zein, elkarrizketak, folletoak, DVDak eta abar ikusi ahal izango dira.
Bideo Foruma Gazte Txokoan
Gazte Txokoak ere parte hartu du martxoaren 8k egitarau hau antolatzen. Gaur Quiero ser como Beckham pelikula botako dute. Bertan kontatzen da futbolari izatea amets duen neska indiar baten istorioa. Gaur arratsaldeko 17:30etan, Gazte Txokoan.
Egitaraua
- Martxoak 7
Erakusketa inaugurazioa. Patirke Arenillasen Emakumeen inguruan erakusketa eta Azuzena Vieitesen Feminismos y practicas artisticas erakusketak. Arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Erakusketa hilaren 15a arte izango da ikusgai. -Zine Foruma. Quiero ser como Beckham pelikularen projekzioa. Arratsaldeko 17:30etan, Gazte Txokoan. - Martxoak 8
Manifestazioa. Arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Boulebardetik aterata. Mural pintatzea. Gazte Txokoan, arratsaldeko 17:30etan.
Erakusketa. Ebaki banizkio... Nagore Legarretaren argazkiak. Hilaren 31 arte Goiz Argi tabernan. - Martxoak 9
Zinea. Extranjeras filmearen projezioa. Gaueko 22:00etan, Biterin. - Martxoak 10
Argazki rallya. Emakume langileak gaiaren inguruan. Gazte Txokoan, 17:30etan.
Kontzertu partehartzailea. Askatu eta Irribar. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin. - Martxoak 11
Nesken 3x3 saskibaloi txapelketa Arratsaldeko 17:00etan, Gazte Txokoan.
Mural pintaketa. 12:30etan, Tilosetan. Martxoak 12
Rallyko erakusketa. Arratsaldeko 17:30etan, Gazte Txokoan. - Martxoak 13
Hitzaldia. Emakumeak eta umorea, Oihulari Klown taldeko Virginia Imazen eskutik. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Martxoak 28
Zine Foruma. Antonia’s Line pelikularen projekzioa. Arratsaldeko 18:00etan, Biterin.