HIRU partidu ziren jokatzekoak asteburu honetan waterpoloan. Emaitzak desberdinak izan dira hiruetan. Mutilen A taldeak atzo eguerdian jokatu zuen kiroldegiko igerilekuan eta irabazi egin zion Urbat taldeari 13-6. Hernaniri kosta egin zitzaion partiduan sartzea, baina azkeneko bi denboretan gora egin zuen eta azkenean puntu guztiak etxean geratu ziren.
Nesken taldeak galdu
Nesken taldeko emaitza bestelakoa izan zen. 14-7 galdu zuen Askartzaren kontra. Epaileak Hernaniko jokalari bat partidu osorako espultsatu zuen eta horrek min haundia egin zion taldeari. Mutilen B taldeak ere kanpoan zuen partidua larunbatean. Jokalariz justu xamar joan ziren eta ondo hasi ziren arren azkenean 20-6 galdu zuten Barakaldoren kontra.