OSTIRALA honetan izango da zer entzun Hernaniko Play aretoan, Def Con Dos talde galiziar ezagunak emanaldia eskainiko baitu bertan. Rap-metal musika egiten duen talde honek ezagutzen du zer den Hernanin jotzea. Sagarrondotik jaialdiko iazko edizioan bertan izan zen, Landare ondoan jarri zituzten karpa erraldoietan, eta milaka pertsona dantzan jarri zuen. Aurtengo eskenategia ezberdina izango da, Play The Music-en arituko baita. DCD taldea burubelarri dabil bere azken lana aurkezten, Madrilgo Alcorcon herrian egindako kontzertu baten zuzenekoa diskan kaleratu dute eta bertan taldearen abesti ezagun asko azaltzen dira: Trabajando para dios edo Acción Mutante esaterako. DCD taldearen aurretik Vicingo arituko da telonero lanetan.
Sarrerak 18 euro
Kontzertua ikusteko sarrerak 18 euro balio ditu, 15 euro aldez aurretik erosi ezkero, www.tictacticket.com web gunean egin daiteke hori. Play aretoa gaueko 21:00etan irekiko dute.