Inplantea da gaurko tratamendu izarra, eta oraindik enpasteak egiten dira gehiena

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 6a, 02:00

Gaur egunean, posible da hortzak kendu eta momentuan bertan protesia jarrita ateratzea. Enpasteetan, metalezko amalgama gutxiago jartzen da orain, eta konposita erabiltzen da gehiena. Adhesiboetan asko aurreratu omen da.

Jendeak aukeratzen dituen hortz tratamenduei begiratuta, hortz inplantea da gaur egunean sona haundiena duena. Hortz zuritzeak ere arrakasta haundia dute, baina, oraindik gehiena enpasteak egiten dira. Inplantea Estatu Batuetatik datorren teknika da eta sistema oso sinplea da: hortza kendu eta haren lekuan bestea jarri, baina, fijo, atornilatuta. Izan liteke bat, bi edo dentadura osoa. «Emaitzak uste baino hobeak dira gainera. Inplanteek normalean ez dute failatzen, baina, hemen ezer ez dago betiko denik» dio inplanteak egin izan dituen dentista batek. Hain zuzen ere, hortzak fijo izate hori da inplantearen bentajetako bat, baina, badu beste bat ere: aho guztietan egin litekeen tratamendua da. Noski, segun eta ahoa zer egoeretan dagoen, tratamendua errexagoa edo konplikatuagoa izango da. Hortz azpiko hezurra gastatuta dagoen kasuan, hezur transplantea egiten da. Dirutan tratamendu garestia da inplantea eta ez dauka sona adinako zabalkunderik.

Beheko hortzetan bi inplante, aparatuari eusteko

Inplantea oso galestia izanik ere, norbere patrikaren neurrira erabili liteke. Dentista baten esanetan, tratamendu sinple batekin adineko pertsona askoren bizi kalteak asko irabaziko luke. Jende asko dago bere garaian hortz denak kendu eta aparatua jarri zuena. Hortz azpiko hezurra ordea, hortzik ezean desegin egiten da, eta aparatuaren kontra oraindik gehiago. Beheko hortzetan horrek arazo eta molestia haundia dakarki, hezurra gastatzean aparatua mugitu egiten zaielako. Hori konpontzeko nahikoa omen da behean bi inplante egin eta aparatua horiei lotzea: «Askok ez daki horren berri eta egin duten guztiek esan didate lehenago jakin izan banu!».

Protesi berria, momentuan

Inplantea hilabeteak behar duen tratamendua da, benetako hortzak jartzerako. Orain, ordea, protesi berria asmatu dute: dentistarengana joan, hortzak kendu eta berriak jarrita atera. Momentuan bertan edo 24-48 ordutan egiten da operazioa. Berez, hortz definitiboak jartzerako tratamendua luzeagoa da, baina, bitarte horretan pertsonak hortz fijoak izango ditu, eta bereek bezala lan egingo diote.

Eskultore lana

Inplanteak eta protesiak egiteko teknologiak lan haundia egiten du, baina, dentista beraren artea eta lana da klabea: aurpegia aztertu, ezpainen forma, entziak, hortzen briloa, kolorea, matizak, ahoa zabal-tzean nola gelditzen diren, parra egitean... detaile asko ditu dentistak errestaurazio lanaren pauso bakoitzean kontuan hartu beharrekoak, ahoa, ondo ez ezik, natural gelditzeko. Batzuk eskultore ere deitzen diete.

Enpasteetan konposita Oraindik dentisten gehiena egiten duten tratamendua enpasteak dira. Baina, jendearen kontzientziazioak aurrera egin ahala, behera dijoan patologia da. Lehen enpasteetan metalezko amalgamak jartzen ziren ia erabat. Estetikak eta merkurioari buruzko eztabaidak faktura pasa die eta orain konposita erabiltzen da gehiena. Berez, lan egiteko material zailagoa omen da, batez ere, hortz puska haundia kendu eta errestaurazioa egiteko. Enpasteetan ere asko aurreratu da, batez ere, enpastea hortzari eransteko adhesiboetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!