Oviedon galdu eta liga zaildu zaio Hernaniri

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 6a, 02:00

Oviedo              51
Hernani                   5

Oviedon galdu eta liga zaildu zaio Hernaniri
HERNANIKO lehen taldeari gauzak zaildu zaizkio atzo Oviedoren kontrako partiduan jipoia jaso eta gero. Partidu oso kaxkarra egin zuten hernaniarrek taldeko entrenatzailearen hitzetan.

Lesio gehiago
Oviedoko partiduak badu beste alde txar bat, galdu izanaz gain. Izan ere hainbat jokalari lesionatu ziren. Partidua hasi bezain laster Gorka Sarasolak zelaia utzi behar izan zuen bizkarrean kolpea hartuta. Hortik ordu laurdenara berdin egin behar izan zuen David Pelaez-ek eta Urtzi Gartzia ere lesionatu egin zen atzokoan. Lesio horiei aurreko astean Euskadiko Kopako partiduan Aritz Mitxelenak besoan jasandako lesioa gehiatu behar zaie.
Datorren asteburuan ez du partidurik lehen taldeak eta hurrengoan Durangoren kontra jokatuko du Bizkaian. Azkeneko partidua Valentziaren kontra izango da etxean eta arduradunek adierazi dutenez  animo guztiak beharko dituzte irabazteko.

Bigarren taldeak irabazi
Bestalde, ostegunean Kopako partidua izan zen Landaren eta Hernanik 39-12 irabazi zion Bera Berari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!