Hernaniko mutilen taldeak partidu garrantzitsua du gaur Urbat-en kontra Euskal Herriko liga barruan, Hernaniko udal kiroldegiko igerilekuan, eguerdiko 13:00etan hasita. Hernani ez dago puntuak erregalatzeko moduan eta gaur irabazi beharra dauka, teorian beraiek baina maila bajuago duen talde baten kontra. Bostgarren postuan daude momentu honetan hernaniarrak, baina laugarrengoarekin eta seigarrengoarekin berdinduta, hamabi punturekin. Sailkapenaren aurrealdean berriz Askartza eta Pamplona dijoazte, partidu bat gutxiagorekin 19 eta 18 puntu dituztela, hurrenez hurren.
Leioaren kontra galdu
Hernanik joan den asteburuan galdu egin zuen Leio-aren kontra 11-4, kanpoan jokatutako partiduan. Baja askorekin dabil aspaldi honetan eta Urbat taldearen kontrako partidua izan daiteke beherako joerari buelta emateko egokia, Urbat zapiga-rren postuan baitijoa hiru puntu besterik ez dituela.
Sailkapena
1- Master Askartza ...............................19 pt (6 irab., 1 berd., 0 gal.)
2- C.N. Pamplona .................................18 pt. (6 irab., 0 berd., 1 gal.)
3- Deportivo..........................................16 pt. (5 irab., 1 berd., 2 gal.)
4- Leioa................................................12 pt. (4 irab., 0 berd., 4 gal.)
5- Hernani .........................................12 pt. (4 irab., 0 berd., 4 gal.)
6- Tximitarri..........................................12 pt. (4 irab., 0 berd., 4 gal.)
7- Urbat..................................................3 pt. (1 irab., 0 berd., 7 gal.)
8- Maristas B...........................................0 pt. (0 irab., 0 berd., 8 gal.)