ODOL emaileen elkarteak 2005 urteari dagozkion datuak helarazi dizkio Kronikari. Urte osoan zehar 814 odol pol-tsa eman dituzte, horietatik 747 Hernaniko anbulatorioan eta beste guztiak Donostiako zentruetan. Anbulatorioan odol poltsa gutxien eman den hilabetea iraila izan da (49 poltsa) eta gehiena berriz uztaila (72 poltsa). Iazko urtean 29 odol emaile berri izan ziren eta emandako organoak 12 izan ziren.
Asteartean odola emateko aukera
Hilebete guztietako lehenengo asteartean izaten da odola emateko aukera anbulatorioan eta astearte honetan ere, hilak 7, horrela izango da. Ordutegia: arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.