Lareki Muret-Seysseko espetxera eraman dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 6a, 02:00

XABIER Lareki Dorronsoro hernaniarra ostiral arratsaldean atxilotu zuen frantziar poliziak Donibane Lohitzunen errepide kontrol batean. Askatasunak azaldu duenez atzo prokuradorearen aurretik pasa eta gero Muret-Seysseko espe-txera eraman dute estradizio prozedura irekita. Larekiri 1993ko ekintza batzuk leporatzen dizkiote eta astelehenean Paueko tribunal aurrera eramango dutela jakinarazi du Askatasunak. Asanblada eta manifestazioa gaur Hernaniarraren atxiloketaren inguruko informazioa emateko asanblada izango da gaur Gudarien plazan 19:00etan. Horren ondoren manifestazioa aterako da atxiloketa salatzeko. Hendaian ere kontzentrazioa egitekotan dira eguerdian eta atzo 60 lagun kontzentratu ziren leku berean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!