UPV-Hernani 3
Galdakao 2
Hernaniko mutilen taldeak erraz irabazi dio Galdakaori, emaitzak bestelakorik esaten badu ere. Izan ere UPV-Hernaniko jokalari guztiek jokatu zuten atzo partidua eta gazteenek ere izan zuten aukera partiduaz gozatzeko. Ez zen sorpresarik izan, Hernani Galdakao baino talde hobeagoa baita, horrela erakutsi zuten joaneko partiduan, orduan 0-3 irabazi zuten hernaniarrek.
Nesken partidua atzeratu
Bestalde, neskek partidua jokatzekoa zuten atzo baina arazo batzuk direla eta atzeratu egin dute azkenean.