Autobusak jarri dituzte Sagardo Egunera joateko

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 5a, 02:00

Autobusak atsegindegitik aterako dira eta dohainik dira. Chillida-Lekuko ekitaldia 10:30etan hasiko da

Kultura arlotik jakinarazi dutenez gaur Chillida-Leku Museoan ospatuko den Sagardo Egunera joateko autobusak jarri dituzte dohainik. Atsegindegitik aterako dira autobusak goizeko 11:00etan eta 11:30etan eta bueltatzeko ordua eguerdiko 13:30etan eta 14:00etan jarri dute. Sagardoa eta gazta dastatzeko aukera Gaur gozieko ekitaldian Udaleko, Chillida-Lekuko eta Hernani eta Gipuzkoa osoko sagardogileen ordezkariak izango dira. Bertan Trikitilariak eta txalapartariak izango dira eta sagardogileek eramandako bi kupeletatik sagardoa probatuko da, okasiorako propio ateratako edalontzietan. Horretaz gain Garaziko Tale Oulet artzaiaren gazta dastatzeko aukera izango da. Eguerdi aldean hiru sagarrondo aldatuko dituzte Chillida-Lekuko lurretan. Izan ere, Zabalaga baserria sagastiz inguratua baitzegoen garai batean eta hori berreskuratu nahian berrogeita hamar bat sagarrondo aldatuko ditu museoak datozen egunetan (errezil, moko, palestrina, urtebi handi eta txiki...).
Sagardo Gunearen aurkezpena Gaurko ekitaldian Udalak Villa Ave Marian jartzekoa duen Sagardo Gunearen aurkezpena egingo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!