FILME honetan, jadanik zahartzarora heldutako bi pertsonen maitasunezko istorioa azaltzen da. Elsak 80 urte ditu eta bizitza osoa pasa du amets egiten maitasunezko momentu batetan. Fred piska bat gazteagoa da, baina alargun geratuko da eta orduan ezagutuko du Elsa. Emakume honek erakutsiko dio geratzen zaien denbora aprobetxatu behar dutela, eta bizitzen ikasiko du azkenean.
Biteriko areto nagusia: Gaur: 19:30etan; 22:30etan. Bihar: 19:30etan. Protag.: Manuel Alexander; China Zorrilla. Zuz.: Marcos Carnevale. Herrialdea: Espainia eta Argentina. Generoa: Komedia dramatikoa. Iraup.: 106 min.
‘Doraemon eta haizearen jainkoak’ haurrentzat
DORAEMON eta bere lagunak haizearen haranera dijoaz, haizeak agintzen duen lekura. Haran horretan Ekaiztarrak talde gaiztoaren kontra borrokatuko dute eta abentura mordoa biziko dituzte.
Biteriko areto nagusia:
Gaur: 17:00etan
Bihar: 17:00etan
Generoa: Marrazki bizidunak.
Hizkuntza: Euskaraz.