DYAk Kronikari jakinarazi dio Usurbilen sorospen ikastaro bat antolatu duela martxoaren 13an hasita. Sokorrismo ikastaro honek 3 aste iraungo ditu astelehenetik ostiralera 19:30etatik 21:30etara.
Azaldu dutenez ez da beharrezkoa aurretik gai horren inguruko ezagutzarik izatea eta ikastaro amaierako forga gainditzen duenak Sorosle Titulua eskuratuko du. Horretaz gain EHUrako bi kreditu ere eskuratu ditzake froga gainditzen duenak. Matrikulak 75 euro balio ditu eta ikasle kopurua mugatua da. Izena emateko deitu 943 46 46 22 telefonora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!