WATERPOLOKO Hernaniko bi taldek partiduak dituzte gaur kanpoan. Nesken taldeak Askartzaren kontra jokatuko du gaur Leioan, eguerdiko 12:30etan. Nesken taldea denboraldi ona egiten ari da eta helburua du sailkapeneko aurreneko 3 postuetan buka-tzea denboraldia. Momen-tuan 3garren postuan dago taldea, partidu bat gutxiago jokatuta. Saiatuko dira gaur irabazten helburu horri eusteko.
Mutilen bigarren taldeak Barakaldoren kontra jokatuko du. Barakaldon arratsaldeko 14:30etan. Barakaldarrek joaneko partidua irabazi zuten Hernaniko igerilekuan baina hernaniarrak saiatuko dira irabazten.
Hernani Ak bihar
Mutilen aurreneko taldeak bihar jokatuko du Urbat taldearen kontra, eguerdiko 13:00etan kiroldegian. Irabazteko moduko partidua izango dute igandekoa, Urbat sailkapeneko azkena baitoa. Hernani 4garren postuan doa, 2 eta 3garren postuko taldeekin berdinduta puntuetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!