Hernanik Oviedoren kontra jokatuko du gaur 5 titular lesionatuta dituela

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 4a, 02:00

Hernaniko aurreneko taldeak Oviedoren kontra jokatuko du gaur kanpoan. Joxe Elosegi entrenatzailearen hitzetan partidu gogorra izango da. Izan ere Oviedok 3 jokalari argentinar eta Zelanda Berriko beste jokalari bat fitxatu ditu, eta hauek jokatzen hasi direnetik Oviedok ez du partidu bakar bat ere galdu. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Joaneko partidua irabazi Joaneko partiduan hala ere Hernanik, 20 eta 7 irabazi zuen Landaren. Orduan argentinako fitxajeak hasi berriak ziren taldean eta Zelanda Berriko jokalaririk ez zuten oraindik. Hernani sailkapeneko 5garren postuan dago momentuan, 24 punturekin. Oviedo aldiz 7garren postuan dago 14 punturekin. Baja ugari Kontutan hartzekoa da baita ere Hernanik 5 jokalari titular lesionatuta dituela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!