Lasao altzariak taldearen kontrako partidua zaila du gaur Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 4a, 02:00

Hernanik partidu gogorra du gaur Azpeitiko Lasao Altzariak taldearen kontra. Lasao Altzariak aurreneko mailako txapelketan 3garren geratu zen eta gutxigatik ez zen pasa Euskadiko txapelketara. Hala ere Hernani ez da atzean geratuko, bigarren mailako taldeen artean jokatzen den Neguko Kopa irabazi baitzuen. Hala ere taldeko arduradunek azaldutakoaren arabera Hernanik talde gaztea du, baina baditu bere aukerak. Partidua gaur arratsaldeko 16:30etan jokatuko da, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!