Mailaz igotzeko esperantzarik galdu gabe, mantentzea dute helburu

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 4a, 02:00

Liga Nazionaleko jubenil taldea 11garren dijoa 16 taldetatik. Iñigo Cela entrenatzaileak azaldu duenez liga honetan badaude bost edo sei talde gaina hartzen dutenak eta gainerakoak oso parekoak dira. Lehenengo hiru taldeak igoko dira Ohorezko Mailara, baina aurrean dauden klub askok badute talderik goiko mailan eta horregatik Hernani momentu honetan igoeratik 4 puntutara dago. Hala ere, Celak dio mantentzea dutela helburu. Jokalariak entrenamenduetara gustora joaten direla dio Celak eta beren portaera ´oso ona` dela. Datorren urterako gainera taldea egina dute, 21 jokalaritatik 14 lagunek jarraituko baitute maila berean. Gurutzetaren kontra bihar Bihar Gurutzetaren kontra jokatuko dute, 11:30etan La Siebe zelaian. Gurutzeta azkena dijoa partidu mordoa galduta eta hernaniar entrena-tzailearen esanetan ´irabazteko partidua izan beharko luke`. Hala ere ez dago fidatzerik, taldeak oso parekoak baitira. Hernanik 3-1 irabazi zion Gurutzetari Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!