Gorengo mailan Hernanik Zarautzen kontra jokatuko du gaur. Taldeko arduradunek diote partidu zaila izango dela. Azaldu dute Zarautz denboraldi hasieran faboritoen artean zegoela nahiz eta denboraldia nahiko gaizki hasi. Azkenaldian ordea, egoerari buelta eman diote zarauztarrek eta 6 partidu jarraian irabazi dituzte. Hernaniri dagokionean diote taldea ez dagoela egoera txarrean baina Zarautzen puntuak lortzea zaila izango dela uste dute. Gainera Hernanik bi baja ditu txartelengatik. Partidua arratsaldeko 16:30etan jokatuko da Zarautzen.