Hernanin, inguru urbanoan, airearen kalitatea ‘ona’ eta ‘onargarria’ baloreen artean dago

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 4a, 02:00

EUROPAKO Batasunak gero eta muga zorrotzagoak jartzen ari da airea kutsatzen duten substantziei dagokionean. Hori dela eta, ingurumenaren konpententzia duen Eusko Jaurlaritzak tresna ezberdinak jarri ditu martxan airearen kalitatea neurtu eta jarraipena egiteko. Hernanin zonalde ezberdinetan egiten ari zaio jarraipena airearen kalitateari eta airearen muestrak hartzen dituen aparatuak daude anbulategi gainean. Aparatu bakoizak substantzia kutsagarri bat aztertzen du: SO2, NO, NO2, O3 eta PM10. Horrez gain tenperatura, hezetasuna eta presio atmosferikoa ere neurtzen dituen beste aparaitu bat ere badago. Landaren ere laister hasiko da antzeko dispositibo bat martxan eta Lastaola inguruko aireari ere jarraipena egiten dio EHUko kimika fakultateak. EBak substantzia bakoitzarentzako mailak markatuta ditu: ona, onargarri, txarra eta oso txarra dira horiek. Urtarrila eta otsaileko datuei erreparatuta, Hernaniko airearen kalitatea ona da aurreko 4 substantziei dagokionean, PM10ari dagokionean aldiz, ona maila gainditu eta onargarrira pasatzen da. O3ak ere onargarri mailara pasa zuen urtarrilaren 19an. PM10aren kasuan, Hernaniko Ingurugiro teknikariak azaldutakoaren arabera, asko egiten du partikula horiek sortzen diren gertu egoteak. Momentu jakin batzuetan anbulatorio inguruan izan diren obrak eta trafikoak eragin baitezakete normala baino PM10 gehiago egotea.

Naturan ere bai
Aparatu honek hirigunean dauden substantzia ohikoenak neurtzen ditu. Hernaniko Ingurugiro teknikariak azaldutakoaren arabera substantziak horiek naturan aurkitu daitezke. Puntualki eta maila batetik gora substantzia hauek arnastean eztula eta eztarri eta begietan hazkurea sor dezakete. Arazoa izaten da substan-tzia horiek maila batetik gora eta era jarraituan. Horrek osasunean eragin larriagoak sor ditzake, batez ere arnasketa sisteman. Landaren beste bat Landaren ere unidade mugikor bat jarri dute, anbulatorio gainekoek neurtzen dituzten substantziak neurtzen dituena. Eusko Jaurlaritzak egiten dio honi jarraipena. Horrez gain partikula kaptatzaile bat ere badago metal hastunak analizaten dituena eta honi kimika fakultateak egingo dio jarraipena, gutxi barru hasiko da martxan. Inguru hau aukeratu dute karrozeria eta metalarekin lotutako industria dagoelako inguruan.

 

Anbulatorioan
dagoen aparatuak neurtzen dituenak

S02, sufre dioxidoa. Airearen kontaminatzaile garrantzitsua da. Landareei erasotzen die klorofilaren sintesia eragotziz eta hostoak horituz. Animaliei arnasketa-arazoak sortarazten dizkie. Airean oxidatu egiten da, sufre trioxidoa emanez eta horrek ur lurrunarekin konbinatuta azido sulfurikoa ematen du. Sufrea duten erregaiak erretzean sortzen da. Emisioak murrizteko helburuarekin sufrea hondakinetan bereizten duten errekuntza teknologiak garatu dira.

NO, oxido nitrikoa. Gas toxikoa da eta sudurzulo eta begiak irritatzen ditu. Tenperatura eta presio haundiko errekuntza erreakzioetan sortzen da eta aireratzen denean nitrogeno dioxido bihurtzen da (NO2). Atmosferako kontaminatzaile garrantzitsua da, bereziki poluzio askotako erreakzioetan parte hartzen duelako. Estratosferako  ozono geruza gutxitzearen erantzuleetako bat da.

PM10, partikulak. Airean dauden partikulak dira. Giza hilea baino 100 aldiz meheagoak dira. Kea, hautsa, frabriketako toxikoak, errepideek, obrek, nekazaritzak sortu ditzakete.

03, ozonoa. Ez da berez atmosferan agertzen, ez behintzat troposfera izeneko geruzan. Horregatik dago kutsagarrien zerrendan. Arnasketan du eragina.

Epele Lastaolako gune industrialetako atmosferari jarraipena
egiten dio EHUko kimika fakultateak

LASTAOLAN airean dauden substantziei ere jarraipena egiten die EHUko kimikako fakultateak eta urtero-urtero txostenak argitaratzen dituzte. Ikerketa honek helburua du Lastaola eta Epeleko gune industrialetako atmosfera zein substantziaz osatuta dagoen determinatzea eta kontaminazio foko nagusiak identifikatzea.

Azterketak detektatutako
emisio iturriak

Azterketak dioenez,  Lastaola inguru horretako emisio puntu nagusiak dira: batetik, industrietan erabiltzen diren disolbente organikoetatik datozenak. Bestetik, kotxeen emisioak ere garrantzitsuak dira inguru honetan eta neurri txikiago batean inguruko begetazioak egindako emisioak ere aipatzen ditu azterketak.

2003 eta 2004ko datuak
2003ko otsailetik 2004ko otsaila artean hartutako 82 muestretan, gas fasean zeuden muestretan, 34 KOL edo konposatu organiko lurrunkor ezberdin aurkitu dira. Airearen suspensioan dauden partikulen muestretatik aldiz, 7 metal ezberdin aurkitu dituzte: kadmioa, kobrea, burdina, manganesoa, nikela, beruna eta zinka.
KOL multzoan dauden substantziei buruz txostenak dio inguru honetan dagoen kontzentrazioa, ertaina eta moderatua dela eta hirigunean dagoen kontzentrazioarekin alderatu litekeela. Multzo honen barruan aipatzekoak dira BTEX izeneko substan-tziak (bentzenoa, tolueno, etil-bentzenoa eta xilenoa). Txos-tenak dio xileno eta etilbentzenoei  erreparatuta, hauen kontzentrazio maila hirigunean baino altuagoa dela. Substantzia hauek gehienak datoz industrian erabiltzen den disolbenteekin lotutako emisioetatik. Substantzia hauen artean bentzenoa da legeak erregula-tzen duen bakarra eta ez du jarritako muga gainditzen.
Estirenoa eta azetatoa ere aurkitu dira, hauek ez dira normalean hirigunean aurkitzen eta txostenak dio kontzentrazio altuak aurkitu direla leku puntualetan.
PM10a partikulei buruz txostenak azaltzen du ez duela legeak markatzen duen media gainditzen.
Airean suspentsioan dauden metal gehienak inguru honetan dira zinka eta burdina. Inguru urbanoan aurkitu daitekeen kontzentrazio antzekoan daude Lastaolan. Metalarekin lotutako datuek adierazten dute inguru honetan ez dela apenas metalarekin lotutako emisiorik egiten. Beruna da multzo honetan erregulatutako metal bakarra eta urteko media mugaren azpitik dago.
Airea kutsatzen duten substantzia ohikoenei buruz (anbulatorioko aparatuak ere neurtzen dituenak: CO, NO, PM10 eta O3) txostenak dio hirigunean aurkitzen diren maila antzekoan aurkitu daitezkeela. Ozonoari (O3) dagokionean kontzentrazio maila altua dela dio txostenak, aldaketa irregularrarekin. Fenomeno hau ez da hirigunean aurkitzen.

2004 eta 2005eko datuak
2004eko martxotik 2005eko martxora hartutako 124 muestretan aurreko saioan aurkitutako konposizio antzekoa aurkitu zuten Lastaolako airean. 
KOL multzoan dauden substantziei buruz dio urteko kontzentrazio media aurreko urtekoaren azpitik dagoela piska bat. Multzo honetan gehiengoa izaten jarraitzen dute BTEX delakoak. Hauen kontzentrazio media aurreko urtekoaren antzekoa da baina txostenak aipatzen du substantzia batzuk puntualki neurtuta urteko media 5 aldiz biderkatzen dutela. Toluenoa eta xilenoa kasu.
Hiriguneetan aurkitu ezin diren substantziei buruz (estirenoa, acetato de butilo eta isobultilmetilcetona) aurreko urtean baino kontzentrazio baxuagoa aurkitu da. Hala ere badaude emisio puntualak urteko media 8-13 aldiz biderkatzen dutenak.
PM10 partikulen kontzentrazioa aurreko urtekoa baino bajuagoa dela dio ikerketak.

 

EPER: emisio kutsagarri eta hauen iturriei buruzko
erregistro publikoa interneten

Emisio kutsagarrien eta hauek nondik sortzen diren informatzeko helburuarekin 2000 garren urtean martxan jarri zuen Eusko Jaurlaritzak EPER erregistro publikoa. Jarduera jakin batzuk zerrendatuta daude eta horiek egiten dituzten enpresa eta abarrei egiten diete jarraipena. Erregistro hau interneten dago ikusi nahi duenarentzat. Bertan zerrendatzen dira emisio iturriak (enpresak eta bestelako entitateak), zein substantzia botatzen duten eta zein kopurutan. Horrekin batean substantzia bakoitzak zein kopurutan botatzea onartzen den azaltzen da eta entitate bakoitzak horiek gainditzen dituen ala ez ere jakin daiteke.

Europatik datorren legea
EPER erregistroak laguntzen die enpresei Europatik markatutako ingurugiro normatibak betetzen. Izan ere 2007rako enpresek emisioekin lotutako baimena eskuratu beharko dute jarduera jarraitzeko. Horrela gertatuko ez balitz aurrikusi dute enpresen izenak publikatzea eta diru isunak jartzea gainditutako kopuruaren arabera.
Enpresak behartuta daude egiten dituzten emisioen berri  ematera urtero Eusko Jaurlaritzari. Datu hauek estatu mailako EPER erregistroan txertatzen dira gero eta hauek Europa mailako EPER erregistroan sartzen dira.

Emisio eskubideak
Emisio eskubideen salerosketa ere kontutan hartzekoa da gai honetan. Izan ere Europak 2003tik eskubide hauek salerosteko sistema arautu du. Estatu bakoitzari jarriko zaio emisio kopuru jakin bat egiteko eskubidea eta hauen azpitik egon  ezkero, eskubide horiek saltzeko aukera du muga gainditzen duen beste estatu bati. Horrela muga gainditzen duten estatuek eskubide horiek erosita legea beteko lukete.

2005ean EPER
erregistroan sartutako Hernaniko enpresak

EPEr erregistroan 2005ean honako enpresak aipatzen dira nahiz eta emisio iturri hauei buruzko daturik ez dagoen interneten publikatuta oraindik: AMR Reflectarios, Arkema, Bakelite, Celulosas Hernani, Cintas Adhesivas Ubis, Electroquimica, Foresur Celulosas, Zikuñagako Papelera, Selak.
Emisio kutsagarrien datuekin publikatutako azkeneko informea da 2003koa. Bertan enpresa gutxiago agertzen dira. Hernaniri dagokionean: Celulosas Hernani, Bakelite, Cintas Adhesivas Ubis, Zikuñagako papelera eta Electroquimica.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!