EROSKIK jakinarazi duenez Hernaniko Eroski Center-en erakusketa bat jarri dute Alimentacion Saludable izenean. Azaldu dutenez erakusketa Espainiako hainbat hiritan jarri dute Idea Sana programaren barruan eta Hernanira ere ekarri dute. Gaur izango da ikusteko azken eguna.
12 panel prebentziorako
Erakusketak hamabi panel ditu eta batez ere obesitatea prebenitzea du helburu, haur eta helduen artean. Eroskik emandako datuen arabera obesitateak Espainiako pertsona helduen %14ri eragiten dio.