Iker Valle artista hernaniarraren lanekin osatutako erakusketa astelehenean bukatzen da. Ikusi nahi duenak astelehenean bertan jo dezake Biterira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Artistaren hi-tzetan azken 3 edo 4 urteetan egindako lanen aukeraketa bat jarri du erakusketa honetan. Pieza asko osatzeko erdoila erabili du Vallek, bai koadroetan, eta baita eskulturetan ere. Horrez gain koadro kubistak eta brontze, zeramika eta burdinezko eskulturak ere ikusi daitezke bertan. Sagardotegi bat irudikatzen duen mural haundi bat ere badago. Guztira 57 pieza daude. Iker Valle Hernaniko Errapia sormen tailerreko
kidea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!