1976ko martxoaren 3a: Oroipenak eta gaurkotasuna

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 3a, 02:00

OROIPENAK: Gasteizko gertaera larrien 30garren urteurrena betetzen da. Polizia San Frantzisko elizara eta inguruetara sartu zen, bertan elkartuta zegoen jendea tiroka josiz, horren ondorioz bost langile erailak izan ziren eta hainbat pertsona zauritu. Hil berria zen 40 urte ilunetako diktadura frankistaren goi-mailako arduraduna. Milaka langile greban zeuden bere lan-hitzarmenen alde eta elkartasunezko borroka ikasle mugimenduetara zabal-tzen ari zen, ordezkarien bidez koordinatuz.

Manuel Fraga Barne Ministroa zen, langileen eskaerak eta protestak isilarazteko konponbide bat zuen (ez bakarra): indarkeria eta armen arrazoia. Gasteizko txikizioak beste ondorio batzuk izan zituen: Elkartasuna Euskal Herri osoan zabaldu zen, pertsona anitz detenituak izan ziren (batzuk hernaniarrak), bere helburua Greba geldiaraztea eta parte hartzen genuen langileen mugimendu asanblearioa txikitzea.

GAURKOTASUNA: Egun txikizio hartako biktimak ez dira onartzen, biktimen gaia oraindik konpondu gabeko ikasgaia dugu, justizia eta autokritika handiz gauzatu beharko duguna, zauriak gaizki itxi ez daitezen.

Gertaera haiek eman zirenetik denborak luze jo du. Egoera politiko, sindikal, sozial eta kulturalak aldaketa handiak izan ditu. Kasu batzuetan, aurrerapen nabariak izan dira eta, beste batzuetan, ez hainbeste.

Edozein kasutan, oroitzeaz eta langile biktima haiek familiei gure benetako elkartasuna adierazteaz gain, aipatu nahi ditugu erronka berriak anitzak direla: herritarren eskubide berdintasunaren bidean, ezberdintasun sozial sakonaren aurka, kalitate demokratiko eta askatasun handiagoa izango duen jendarte baten alde, azken finean, mundu bidezkoago, solidarioago eta gizatiarrago bat. Egiteko asko dago. Agian 30 urte pasatu eta gero, erronka hauek gure gain hartzea izan daiteke omenaldirik ederrena.
 

Horten Baños eta ‘Niko’ Elizondo, Hernaniko
Zutik-en izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!