KZ Guneak hainbat ikastaro antolatu ditu autonomo, mikroenpresa eta merkatarientzat

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 3a, 02:00

HERNANIKO KZ Guneak hainbat ikastaro antolatu ditu batez ere enpresa txiki-ertain, autonomo eta merkatariei zuzenduta. Kurtso praktikoak izango dira, bi ordukoak eta informatikari buruzko gai ezberdinak landuko dituzte bertan. Ikastaroak KZ mikroenpresa prestakuntza proiektu barruan antolatu dituzte eta dohainik izango dira.

Izena emateko
KZ Gunetik pasa Izena eman nahi duenak KZ Gunetik pasatzea besterik ez du, Biterin. Bestela 943 33 26 90 telefonora deitu dezake.

Martxorako ikastaroak
Egin on-line BEZaren deklarazioa:

Martxoaren 7an, asteartea, 16:00-18:00.
Nola saldu interneten, denda birtuala:
Martxoaren 8an, asteazkena, 18:00-20:00.
Nola sortu denda birtual bat I:
Martxoaren 9an, osteguna, 18:00-20:00.
Nola sortu denda birtual bat II:
Martxoaren 10ean, ostirala, 18:00-20:00.
Egokitu zure enpresa LOPDra:
Martxoaren 21ean, asteartea, 16:00-18:00.
On-line egin Gizarte Segurantzarekiko tramiteak: Martxoaren 29an, asteazkena, 16:00-18:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!