Gaur arratsaldean musika kontzertua izango da Udaletxeko arkupetan Lodosako musikarien eskutik. Lodosako Musika Banda arituko da bertan eta zazpi pieza joko dituzte osotara, horien artean Juan de Orueren Dianas de San Fermin edo Jacob de Haan-en Utopia obra. Kontzertua Jose Maria Ezkerrok zuzenduko du.
Bueltako bixita
Lodoaskao Musika Banda berrogei bat lagunek osatzen dute eta duela gutxi ospatu dute sortu zela 75garren urteurrena. Iazko irailean Hernaniko Udal Banda izan zen bertan eta orain nafarrak etorri dira bueltan. Kontzertua 19.00etan hasiko da.