ASKATASUNAK mobilizazio eguna antolatu du gaurko Hernanin Igor Anguloren heriotza salatzeko. Angulo Cuencako espetxeko bere ziegan agertu zen hilda otsailaren 27an. Goizean mobilizazioak izango dira irakaskuntzan eta 20:00etan manifestazioa antolatu dute Gudarien Plazatik Bihar omenaldi nazionala egingo zaio Angulori bere jaioterrian, Santurtzin arra-tsaldeko 17:30etan. Hernanitik autobusak antolatu dituzte eta apuntatzeko zerrenda Garinen egongo da.
Etxerat-en kontzentrazioa bertan behera
Etxerat Elkarteak jakinarazi du ostiraleko kontzentrazioa bertan behera utzi duela eta dei egin du gaur arratsaldeko manifestaziora eta bihar Santurtzin egingo den omenaldira joateko.