GUTUNA:

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 2a

2005eko azaroaren 14a
Agur:
Ez dira malko gehiago isuriko nire begiradan, inoiz aurkituko ez nauzun leku batera joan bainaiz jada. Ez duzu inoiz jakingo nora joan nintzen, ez nauzu sekula topatuko, aspaldi da galdu ninduzula. Behin soilik zeurea izan nintzen, non laztanek bakardade eta isilpeko topaketak utzitako hutsunea bete zuten; baina ez naiz inoiz sekula gehiago zeurea izango. Akatsetatik ikasten dugula esaten dugu, baina zeinek esango zidan niri maitatzea bekatu bihurtuko zenik? Baztertuz hasi zinen, ondoren beste batzuekin joanez. Sexua alde batean utzi eta zure aho zein ukabilekin oinazeak sortuz jarraitu zenuen. Lasai egon beraz nigatik, ez bai gara gehiagora iritsiko. Zugandik urrun, ezerk helduko ez nauen leku batean, emakume askea izango naiz, goitik beherako arima askea. Zikina egin zenidan eta zikin sentiarazten nauzu, urruntasunak ordea, puru bilakatuko nau. Inoiz ez bezala hegan egingo dut, begiak itxi ireki baten bezala ihesian joanez. Lurrean eskubiderik gabe zabiltzan gizona zara, inoiz edozein emakumek ez dizu eskubiderik luzatuko bera jipoitzeko,hori da hain ez gizaki egiten zaituena. Emakume guztiaren aurrean diskriminatuko zaitut gaxo zorigaitz moduan, kolpe itsuak emanez, oraindik ez dituela ikasi bizi eta zibilizazioaren arauak. Mundu honen salbuespena zara, bizi beharrean hil egiten duzula. Zure esku zikinak, odoletan bustirik beti edukiko dituzu, gehiago esango dizut, apurraz damutu arren ezin izango dituzu sekula garbitu eta emango dituzun pauso bakoitzean inuzente bakoitzaren pisua agertuko zaizu. Begira zaitez eta ulertu zertan bihurtu zaren. Bihotz gabe, atzaparrekin gizona deitu arazten zara. Nire arazoa ez da izango zu topatzea, arazoa zu ahaztea izango da; nire bihotza arantza eta hesolez josirik utzi didaten tratu txarrek sortu didaten mina ahaztea. Urteak joan hala ikusten ez diren orbainak,baina bizitzan zehar sentitzen direnak bilakatu zaizkit. Hainbeste zauri sortu dituzu bizi eta patuetan, egingo duzun on guztiak ez duela sortzen duzun txar guztia ezabatuko. Zure bortizkeri eta hipokresiazko kaiolan preso inuzente izan nintzen, baina jada ez dizut beldurrik ez zure keinu,ez zure garrasiengatik. Nire heriotzaren ohitura amaitu da eta bakarrik geratu zara, bakarrik, inor menperatu ezinik. Maite izan nizun, maitatu izango nizuke, baina lehen kolpeak mugatu zuen guztiaren patua. Nitaz oroitu zaitez, baina ez joan nintzelako edo zorigaitz egin zenidalako, baizik eta irabazi egin zintudalako, inor inoiz ez bezala gainditu zaitudalako eta zorigaiztoena zu zeu zarela ohartzen zarenean, beranduegi izango da erruki, barkamen eta min gehiago eskatzea, zeure arima lasaitzeko, bizkarrean eramango duzun pisu guztia jasan ahal izateko. Puntu batera iritsiko zara non bizitza hau atzean uztea erabakiko duzun, baina zure gizon harrotasunagatik, zutik jarraituko duzu gehiago ezin ahal izango duzun arte, geratuko zaizun bakarra, zure guda propiotik erretiratzea besterik izango den. Gureak ez zuen etorkizunik, zuk zure antzerkiarekin jarraitu,baina ez zaitez zaudena baina gehiago okertu. Bizitza bakoitza munduak deitu arazten dira, baina zurea ez da mundua ezta izango ere, ez bizi ez mundu ez zenuke eduki beharko. Zerura begiratzen duzun bakoitzean, gogoratu zaitez aingeru honetan, gorrotoa ere gorde nahi ez dizula, begiak irekiko dizkizula eta zurekin egon ez arren aldatuko zaituela. Urrun,goitik sakoneraino agurtzen naiz.

"Zoriontsu izan".
 

Miren Peñagarikano - Gutunaren egilea

Zergatik idatzi zenuen eskutitz hau?
Tratu txarrei buruzko lehiaketa baten berri eman ziguten ikastolan eta parte hartzea erabaki nuen.

Norbaitek lagundu al zizun?
Ez, nik bakarrik idatzi nuen

Asko kostatu al zitzaizun?
Ez, nahiko errez idatzi nuen, gogoko baitut.

Bukatutakoan zer egin zenuen eskutitzarekin?
Aurrena lagunei erakutsi nien, ondoren irakasleari eta azkenik etxekoei.

Zure lagunek zer esan zizuten eskutitza irakurrita?
Batzuk irakurri eta polita zela edo gustatu zitzaiela esan zidaten, beste batzuk ordea, ez ziren irakurtzera iritsi, luzeegia iruditzen zitzaielako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!