´Gaitz´

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 2a

2003an Suedian egindako pelikula da, Mikael Háfström zuzendariak egindakoa. Protagonista nagusia, Andreas Wilson da. Filmak 107 minutu irauten ditu eta Oskarrera nominatua egon zen pelikula ez-ingles onena bezela. Erik Ponti da protagonista, eta eskolatik bota egiten dute beste ikasleak jotzeagatik. Bere amak barnetegi batera bidaltzen du institutura joan dadin eta Erikek promesa bat egiten dio: ez dela arazoetan sartuko eta institutura iritsiko dela esanez. Stjansberg-en lagun bat egiten du, Pierre, eta bere laguntzaz arazoak saihesten saiatzen da, baina ezinezkoa egiten zaio, bere izaerarengatik. Pierre eta Marjaren (bere neska-lagunaren) laguntzaz, batxileratoko ikasleen injustiziak gainditu egiten ditu. Pierrek alde egiten du eta Marja bota egiten dute, orduan Erik borrokatu egiten da batxileratoko ikasle batzuekin. Erikek Marjaren gutun bat jasotzen du, ume bat izango duela esanez. Horregatik barnetegitik bota egiten dute. Erikek ez du onartzen eta abokatu baten laguntzaz bertan geratzen da eta kurtsoa aprobatzen du.

Iritzia
Oso pelikula ona da, oso ondo adierazten dituelako injustiziak jasaten dituenaren sentimenduak, gainera oso inpaktu gogorra egiten dizu barnetegiko egoera ikusteak .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!