‘Una rosa de Francia’, film kubatarra gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 2a

Zine Klub saioen barruan Una rosa de Francia izeneko pelikula ikusteko aukera izango da gaur Biterin, gaueko 22:00etatik aurrera. Espainia eta Kuban egindako drama da eta bertan hainbat kubatarren istorioa kontatzen da. Kubatik Estatu Batuetara ihesi dijoazen emigrante batzuk ezbeharrez hondoa joko dute, Andresek Simonen bizitza salbatuko du orduan. Simonek esker onez tratatuko du Andres hortik aurrera, baina azken honek Marie izeneko neska bat ezagutzen duenean Simon gaiztoaren jokabidea erabat aldatuko da.

Zuzendaria.: Manuel Gutierrez.
Protagonistak: Jorge Perugorria, Alex Gonzalez, Broselianda Hernandez, Ana Celia de las Armas. I
raupena.: 100 min.
Urtea: 2005.
Generoa: Drama.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!