Mobilizazio eguna

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 2a

Igor Anguloren heriotza dela eta mobilizazio eguna deitu du biharko Askatasunak. Goizean irakaskuntza mailan izango dira mobilizazioak. Arratsaldeko 20:00etan manifestazioa deitu du plazatik abiatuta. Larunbatean omenaldi nazionala egingo zaio Igor Angulori Santurtzin, eta autobusak antolatu dituzte bertara joateko. Izena emateko zerrenda Garin tabernan dago. Askatasunak dio Igor Anguloren heriotza hilketa dela eta PSOE egiten du hilketa honen erantzule. ´Gatazka konpondu nahi badute zergatik mantentzen dute politika kriminal hau?` galdetzen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!