Urumea ikastolako guraso elkarteak gizarte trebetasun tailerra antolatu du

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 2a

URUMEA ikastolako guraso elkarteak antolatuta Gizarte trebetasun tailerra izango da datozen asteetan Elkano kaleko eraikinean, musika gelan. Tailerra Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendua da eta bertan hainbat gai landuko dituzte: komunikazioa modu egokian bizi, gatazkak konpontzeko trebetasuna hartu, sentimenduak nola adierazi, ´ez` esaten ikasi, komunikazio familiarra nola sustatu eta abar.

Ostiralero martxo osoan
Tailerra irekia da eta ez da izenik eman behar, azaltzearekin nahikoa da. Ostiralero izango dira saioak, martxo guztian zehar eta bihar izango da lehenengo tailerra. Ordutegia: eguerdiko 14:30etan hasi eta 16:30ak arte. Tailerra antolatzeko Ongintza Patronatuaren diru laguntza jaso du Urumea ikastolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!