Hitzaldia bihar pentsamendu baikor eta ezkorraren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 1a, 02:00

Elkano kaleko Emakume Zentroak hainbat hitzaldi antolatu ditu udaberria iritsi bitartean. Bihar izango da bigarrena pentsamendu baikor eta ezkorraren inguruan. Inma Utrera izango da hizlari. Utrera psikologoa eta psikoterapeuta da. Hitzaldia arratsaldeko 16:15 inguruan hasiko da, Elkano kaleko 17garren zenbakian, lehen pisuan, eta bertara edozein joan daiteke. Hurrengo hitzaldia martxoaren 16an, krisi eta aldaketen bidez sendatzeko ahalmenari buruz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!