Ibilgailuentzako garabia martxan dagoela jakinarazi du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 1a, 02:00

UDALAK jakinarazi du, ibilgailuentzako udal-garabi zerbitzua martxan dagoela dagoeneko eta hasiak direla ibilgailuak erretiratzen. Antxon Costa, Udaltzaingoko arduradun zinegotziak azaldu duenez ´bere garaian zerbitzu hori azpikontratatutako enpresa baten eskutik jarri zen, baina ez zuen funtzionatu ibilgailuak uzteko toki egoki bat falta zelako`, Costak dio orain udaltzainek gidatuko dutela garabi propioa.

Beharrezko zerbitzua
Costaren iritziz ezinbesteko zerbitzua da hori: ´Ibia (badoa) herriko bizilagunek ordaintzen duten tasa bat da eta gure eginbeharra garajeen irteerak bermatzea da, gaizki utzita dauden ibilgailuak erretiratuz`, dio Costak. Horretaz gain zaborra biltzeko kamioien lana edo trafikoa oztopatzen duten kotxeak ere erretiratu behar direla uste du zinegotziak: ´Trafikoa konplikatu egiten da Hernanin eta aparkamenduak eta OTA jartzeak gauzak erraztu ditzake, baina beharrezkoa da arazoak sortzen dituzten ibilgailuak erretiratzea`, dio.

Ibilgailuak Laubidietan
Erretiratzen dituzten ibilgailuak Laubidietan gordeko dituzte, Arrigoainpe inguruan, bertan dute prefabrikatutako eraikina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!