Pirritx eta Porrotx eta umeentzako jolasak Hernanin, 18/98+ plataformari babesa emateko

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 26a, 02:00

Xiba taldeko kideek antolatuta izango dira jolasak eta pailazoak datorren igandean Play-n. Sarrerak salgai daude Leten, 6 eurotan.


Xiba taldeko kideek antolatuta umeentzako jolasak izango dira datorren igandean, martxoak 5, Hernanin, Play aretoan, Galarreta aurrean. Taldekide bat 18/98 sumarioa dago, eta berari eta gainerako guztiei elkartasunez antolatu dute emanaldia: ´fisikoki eta pertsonalki geroz eta okerrago dago, eta berak ere umeak badituenez, umeekin zerbait egitea erabaki dugu` azaldu dute Xibako kideek. Sumarioa luze dijoa eta hilero-hilero diru asko behar dute inputatuek. Gastu hori arintze aldera dirua bildu nahi du Xibak datorren igandeko ekitaldian eta jaialdirako txartelak salgai jarri ditu Lete liburu dendan, 6 eurotan.

Jaialdiak bi zati
Jaialdia goizeko 10:00etan hasiko da datorren igandean eta 12:00ak arte umeentzako euskal jolasak izango dira. Eguerdiko 12:00etan Pirritx eta Porrotxen emanaldia hasiko da, Maite zaitut emanaldia hain zuzen ere. Emanaldi hau azken hartza ez desagertzeko egin beharreko lanari buruzkoa da eta sumario hauekin ideia batzuk desagertzea nahi dutela uste dute Pirritx eta Porrotxek eta horrexegatik egingo dute emanaldi hau. Ç


Beste taldeak animatu
Xiba taldeko kideek ekitaldi hau antolatzeaz gain, jendea animatu nahi dute horrelako ekitaldiak antolatzera, ´bakoitzak bere esparrutik aportazioak egin ditzan`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!