Pase luzeak, bide motza

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 26a, 02:00

HIRUGARREN mailara igo nahian dabil Real Union, baina beldur gehiegirekin hasi hartu zuten hernaniarrek. Irundarrek zer egingo zain hasi zuten partidua txuriberdeek eta baloiaren jabetza kanpotarrei eman zieten. 38. minutuan Markagailuan atzetik jarri ziren etxekoak defentsako gaizki ulertze baten ondorioz, baina penalty bati esker, banakoarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Aldagelatik lerroak aurreratzeko aginduarekin irten zen Hernani eta baloiaren jabetza eskuratu zuten. Lehen 25 minutuetan nagusi izan ziren etxekoak, baina orduan, Real Unionek apustu argia egin zuen: sistemaz aldatu eta bi puntaerdi jarri. Pase luzeak bidali besterik ez zuen egin kanpoko taldeak bigarren zati osoan, baina bi golak horrelaxe iritsi ziren. Area barrura bidalitako baloi bat errematatu eta bat eta bikoa sartzearekin batera etxekoek amore eman zuten.

Hamar jokalarirekin
Jon Erkiziak, ordurarte hernaniarren erasoan ideiak argien zituen mutilak, txartel gorri zuzena ikusi zuen eta markagailuari buelta ematea ezinezkoa bazen ere, baja garrantzitsua izan daiteke Zarautzen aurkako partidurako.
Hernanik 1
Real Unionek 3
Golak: Hernani: Portillok (p.) (43 min) Real Union: Azpiroz eta Urangak (2)

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!