HERNANIKO enpresetan lapurretak gehitu ote ziren iritsi zen Kronikara, baina,
Ertzaintzak emandako datuen arabera datuak aurreko urteetakoen antzekoak dira.
Iaz 41 lapurreta salaketa izan ziren Hernaniko enpresetan, 2004an baino 6
salaketa gutxiago. 2005eko azken hiruhilabetekoan, hau da, urritik abendu
bukaerara, 13 enpresak jarri zituzten lapurreta salaketak eta aurreko urtean 15
izan ziren epe horretan lapurretak salatu zituztenak. Esan liteke beraz,
Hernaniko enpresetan lapurretak badaudela, baina, ez direla aurreko urteetan
baino gehiago izan.
Ertzaintzak emandako datuen arabera, Hernaniko egoera ez da berezia, inguruko
herrietakoen antzekoa da, enpresetako lapurretei dagokienez.
Talde organizaturik ez
Ertzaintzaren datuek ez dute erakusten lapurreta hauek talde organizatuek
egiten dituztenik. Azpimarratu dute, balitekeela kasu puntualetan talde
organizatuak izatea lapurretak egin dituztenak, baina, normalean ez dela
horrela. Bestalde, lapurreta egiteko modurik erabiliena atea forzatzea izaten
da. Horrez gain, leihotik sartuta ere izan dira lapurretak eta baita butroi
metodoa erabilita ere (pareta zulatuta).
Dirurik ez utzi
Lapurreten aurrean bi gomendio nagusi ematen ditu Ertzaintzak: batetik
segurtasun sistema teknikoak jartzea enpresetan (alarmak eta abar) eta bestetik
enpresan dirurik ez uztea.