Aurtengo inauteriak bukatu dira, eta hortaz, bukatu dira dira
jauziak, algarak eta festa. Atzo,
irrifarrak paso eman zion
negarrari, sardinaren entierroan. Dolua eta samina nagusi izan zen kaleetan, batzuek malkoei ezin eutsi, besteek aurpegia serio. Sardina hil da, parrandarako
adiskide leiala.
Arratsaldeko 18:30etan sardinaren gorpua eraman zuten kaleetan barrena, beltzez jantzitako jende mordoa atzetik zuela, kandelak eskutan. Jendetzari musikariek jarraitu zioten, horiek ere beltzez, martxa funebrea joaz. Sardina Plaza erdian jarri zuten gero eta bertan su eman zioten. Haren errautsak hurrengo
urterako inauterien pizgarri
izango al dira!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!