Euskadiko Ligan, Hernanik 3 eta 0 galdu zuen asteburuan Deustoren kontra jokatutako partidua. Hernaniarrak indarrean hasi ziren eta lehenengo jokoa nahiko parekatuta bukatu zuten, 25 eta 23 izan baitzen emaitza. Partidu zaila izango zela jakinda bigarren jokoan aldaketak egin zituzten eta jokalari gazteak atera ziren. Arerioak lehen puntuetatik hartu zuen abantaila eta 2 jokoen erdirako 8 puntuko aldea atera zuten. Emaitzak izan ziren: 25-14 eta 25-20. Taldeko arduradunek azaldutakoaren arabera aurten Hernanik ez du aurreneko postuetan sailkatzeko aukera haundirik izango eta presiorik gabe jokatzeko aukera izango dute. Aipatu behar da baita ere partiduan jokalari batek txorkatila bihurritu egin zuela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!