Ipuin kontalaria izango da gaur liburutegian. Aurreneko saioa arratsaldeko 17:30etan izango da eta 3 eta 4 urteko haurrei dago zuzendua. Bigarren saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta 5 eta 7urte arteko haurrentzako ipuinak kontatuko dituzte. Ipuin kontalariak Kontu Kantoi taldekoak izango dira. Saio hauek Hernaniko Udalak antolatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!