Maskuri soinuarekin bizkarra gorri

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 28a, 02:00

Inauterietako astelehena izan zen atzo, egun haundia, batez ere haur eta gaztetxoentzat. Dianaren ondoren haurrentzako axeri dantzak kale buelta egin zuen, maskuriak dantzan jarri eta bizkarrak gorritzen. Bertan parte hartu zutenek erakutsi zuten badakitela egurra ematen eta bat baina gehiago ezustean harrapatu zuten soka artean. Xexenak, erraldoi eta buru haundiak, jokoak eta dantza erakustaldia izan ziren egun osoko egitarauaren barruan. Gaur berriz, agur esango diote, negar eta malko artean aurtengo inauteriei, sardinaren entierroarekin, arratsaldeko 18:30etan. Zaharren Egoitzan berriz txokolatada dute, arratsaldeko 17:00etan. Goizuetan zagi dantza Inauterietako azkeneko egunean, Goizuetan izango da oraindik zer ikusi. Gaur egingo dute herri honetan zagi dantza ezaguna, arratsaldeko 16:30etan. Horren ondoren dantzaldia, karroza lehiaketa eta mozorro afaria antolatu dituzte. Baina Goizuetako inauteriek segida izango dute larunbat honetan, ez dira gaur bukatuko. Izan ere, astebururako poteoa eta afaria antolatu dituzte, oraindik festa gogoz geratzen diren guztientzako. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!