Gay Murreko etxeetako bizilagun batek salaketa jarri du portaleko atea kendu eta ingurua bailekin itxi dutelako

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 28a, 02:00

GAY Mur maisu etxeetako bizilagun batek salaketa jarri du Udaltzaingo, Ongintza eta Alkatetza arduradunen aurka, etxe horretako atea kendu eta ingurua bailekin itxi dutelako. Salaketa horretan azaltzen denez, otsailaren 21ean hainbat udaltzainek etxe horretako atea kendu zuten eta bailak jarri zituzten ´eraikinera sartzea eragozteko`. Bizilagun honek salaketan dio portaleko atea ´seguritate barrera bat` dela bizilagunentzat, eta garantia bat Gay Mur-eko haurrak bertara ´jolastera ez sartzeko`. Kronikari adierazi dionez atearen sarraila aldatu zuten atea irekita zegoelako eta ez zelako segurua. Salaketa jarri duenaren hitzetan bertako bizilagunek Ongintzarekin duten auzia erabaki gabe dago eta hortaz bertan bizitzen ari dira ´lege eskubide guztiekin`. Ongintzaren erantzuna Andoni Amonarraiz Ongintza Patronatuko Lehendakariak azaldu duenez, Urumea ikastolatik eskakizuna egin zieten inguru hura ixteko ´ingurua egoera onean ez dagoelako` eta zinegotziaren hitzetan herritar batzuk ere kejatu dira ´leihotik hondakinak bota` omen dituztelako. Amonarraizen hitzetan hasiera batean bailak gaizki jarri zituzten, baina hortik gutxira lekuz aldatu zituzten ingurua itxi bai ´baina bizilagunek pasoa izan zezaten`, dio. Hala ere, Ongintzako arduradunak azaldu duenez ´bailak kendu egin dituzte eta beraz arriskuak hor jarraitzen du`. Portaleko ateari dagokionez Amonarraizek dio neurri hori hartu dutela ´norbaitek sarraila modu irregularrean aldatu` diolako. Salatu du, atea portal ondoan utzi zutela kenduta eta ´orain ez da hor aurkitzen, beraz, norbaitek Ongintzaren jabetzako atea eraman du, sarraila eta guzti`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!