Lodosako Udal Musika Bandaren kontzertua entzuteko aukera larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 2a

Lodosako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du asteburu honetan Hernanin, Udaletxeko arkupetan. Kontzertua larunbatean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Irailean Hernaniko Musika Banda joan zen Lodosara bixitan eta orain nafarrak etorriko dira bixita haren trukean. Jose Maria Ezquerrok zuzenduta zazpi pieza joko dituzte, horien artean Dianas de San Fermin, edo La gran evasion. Lodosako Musika Banda berrogei bat partaidek osatzen dute eta 2003an ospatu zuten beren 75garren urteurrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!