Landareko aldagela batean sartu eta sua egin dute atzo goizaldean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 26a, 02:00

Atzo goizean errugbi elkartekoak Landarera jaitsitakoan ikusi zuten sua aldagelatako batean eta itzali zuten. Dirudienez norbait leihotik sartu zaie goizaldean eta uste dute aldagelan lo egin duela eta sua egin duela bertan edo zerbait piztuta utzi. Aldagelako kamila kiskalia zegoen eta aldagela osoa eta dutxak kelarrak erabat belztuta zeuden atzo. Errugbi elkarteak salaketa jarri zuen bai Ertzaintzan eta baita udaltzaingoan ere.

Lapurretak eta txikizioak Errugbi elkarteko kideek Kronikari esan diotenez, askotan sartzen dira Landarera eta lapurreta ez bada txikizioren bat egiten diete: kristalak eta sarrailak txikitu, sua egin eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!