Arkema eta Electroquimica: ´Gu gara lehen interesatuak denak ondo funtzionatu dezan`

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 28a, 02:00

EUSKO Jaurlaritzak larrialdi kimikoen inguruan abian duen kanpainari jarraituz, hitzaldia izan zen joan den ostegunean Udaletxeko areto nagusian. Bertan parte hartu zuten Arkema eta Elektrokimika enpresetako arduradunek, Joxan Rekondo Alkateak eta baita Mari Carmen Urbieta Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendariak ere. Kanpo Larrialdietarako Plana Areto nagusia bete egin zen hizlariek esandakoak entzuteko. Mari Carmen Urbietak azaldu zuen larrialdietarako bi plan diseinatu direla: alde batetik Kanpo Larrialdietarako Plana, eta bestetik Barne Larrialdietarako Plana (enpresa barrurako). Kanpo Larrialdietarako Plana martxan jarriko litzateke istripu larri bat suertatu ezkero. Orduan Informazio Kabinetea eta Aholku Batzordea jakinaren gainean jarri eta SOS-Deiak barruko Koordinazio Zentroa sortuko litzateke. Zentro honek antolatuko lituzke ekintza-taldeak. Zehazki esateko bost ekintza-talde aipatu zituen Urbietak: 1) Esku hartze taldea: suhiltzaileak eta Herrizaingo Saileko teknikoak. 2) Segurtasun taldea: Ertzaintza eta Udaltzaingoa. 3) Osasun taldea: Osakidetzako pertsonala (zaurituak atenditzeko) eta osasun publikoko teknikariak (sustantziak aztertu eta balorazio bat egiteko). 4) Talde logistikoa: larrialdietako pertsonalari laguntzeko. 5) Laguntza teknikorako taldea: istripuaren egoera eta bilakaera eta ondorengo ekintzen kontrolaz arduratuko da. Larrialdi guneak eta sirenak Larrialdiaren garrantzia hiru mailatan neurtzen du plan honek: instalazioetan kalte materialak sortzen direnean; instalazioetan kalte material eta pertsonalak eta inguruetan kalte materialak sortzen dituenean; eta larriena, istripuak kalte pertsonal eta material larriak sortzen dituenean bai enpresa barruan eta baita inguruetan ere. Istripu bat izandakoan bi eskuhartze gune aurrikusi dituzte: fabrikatik gertuen dagoen gunea eta gune zabalago bat (azkeneko honetan sartzen da Hernaniko zentroa). Enpresa bakoitzak irrati emisora berezi bat dauka zuzenean SOS-Deiak-eri deitzeko eta horren bidez istripuaren berri eman eta plana martxan jarriko litzateke. Sirenen bidez abisatuko diete bizilagunei (Ibarluze, Lastaola eta Ereñotzun daude eta bi hilabete barru izango dira martxan), gorabehera dijoan soinua egingo du sirenak. Larrialdia pasatakoan, berriz ere sirenak joko du, baina gorabehera egin gabe, soinu laua baizik. Herritarren zalantzak argitzen Osteguneko hitzaldian zehar bideo bat jarri zuten herritar bakoitzak hartu beharreko neurriak azaltzeko (leiho eta pertsianak itxi, eskolara ez joan umeen bila...). Arkema eta Elektrokimikako arduradunek berriz enpresa barruko larrialdi planen inguruan hitz egin zuten. Adierazi zuten beraiek direla ´lehenengo interesatuak denak ondo funtzionatu dezan` larrialdiren bat pasatu ezkero. Amaieran herritarrek beren zalantzak azaldu eta galderak egin zizkieten hizlariei. Eztabaida mamitsua izan zen eta herritarrek zalantzak agertzeaz gain proposamenak ere egin zituzten. wArkema 50 urte daramazki martxan Epele auzoan. PVC-a egiten dute, denetarako erabiltzen den materiala. PVC-a binil kloruroaren bidez egiten dute eta produktu honek oso erraz hartu dezake su. Gas likidotua da binil kloruroa eta usainik ez badu ere, toxikoa da denbora askoan arnastu ezkero. Enpresak hartutako neurriak: - Fabrikaren diseinua segurtasun neurriei egokituta dago eta Barne Emergentzi Plana osatu dute. - Suaren kontrako detektoreak eta sensoreak dituzte eta ur kanoiak eta ur kortina sistemak. - Arkemako langileek eta azpikontratatzen dituzten beste enpresetako langileek larrialdietarako formazioa dute. - Suhiltzaile talde bat sortu du enpresak eta Donostiako bonberoekin harreman zuzena dute. -Simulakroak egiten dituzte noiz behinka. wElectroquimica 50 urte inguru badira fabrika hau Epelen jarri zutela eta gaur egun 60 langile ditu. Kloroa produzitzen du ura potabilizatzeko eta beste hainbat desinfektante egiteko. Kloroa likido bihurtu eta almazenatu egiten da fabrika honetan, hor egon daiteke arriskua, kloroa toxikoa eta irritagarria baita. Enpresak hartutako neurriak: - Prebentzio neurriak: Langileen formazioa (15 urteko esperientzia bataz beste langile bakoitzak); simulakroak; prozesuaren automatizazioa (seinaleen bidezko kontrola); elektrogeno talde bat dute elektrizitateak huts egiten badu; materiala biltzeko arautegia betetzen dute eta Eurochlor-en aholkuak jarraitzen dituzte. - Korrekzio neurriak: Seguridade balbulak fugarik egon ezkero; ekipo autonomoak eta jantzi bereziak langileentzat; ur depositoa 100 metroko alturan eta ur kortinak; SOS-Deiak eta Arkema-rekin kontaktu zuzena dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!