2006ko aurrekontuei begira ELKARTZENeko kideok ELA, ESK, LAB, ATEJOKA, eta beste eragileekin bildu ginen gure aportazioa eta ikuspuntua udalari helarazteko. Horretarako udal aurrekontuetako eztabaidan kontutan edukiko zuten mozio bat osatu genuen. Dokumentu honetan pobrezia, etxebizitza, bonobusa, eta herritarren parte hartzearen inguruko proposamenak egiten genituen.
Mozio hau nik eraman nuen udaletxera 2005eko abenduaren 5. egunean, aurrekontuen onarpena baino 18 egun lehenago. Gero jakin genuen ez zela eztabaidatu. 2006ko urtarrilaren 30an KRONIKAren bidez interpelazio publiko bat egin genuen gure mozioari erantzun bat emateko. Orduan ere ez genuen inongo erantzunik jaso.
Ilegalizatuak izateagatik udal gobernuko partaide ez den Bildu Hernaniko zinegotzi bati esker enteratu ginen gure mozioa 2006ko otsailaren 3an eztabaidatu behar zutela ogasun batzordean. Aurrekontuak aprobatu eta hilabete t´erdi geroago.
Gaur otsailaren 24an oraindik ez dugu erantzunik jaso.
Eta honi deitzen diote parte hartzea.
Adolfo Masid Balda.
ELKARTZENeko kidea