Eva Pastorren 7 golek garaipena eman zioten Hernaniri.
Hernanik ondo borrokatutako garaipena lortu zuen atzo kiroldegian, Maristas taldearen kontra, 8-7. Azken laurdena atzetik hasi zuten hernaniarrek, baina, Eva Pastorrek gol bat bestearen atzetik egin zuen partidu bukaeran eta garaipena eman zion Hernaniko taldeari. Hernaniarrak dotore bilatu zuen porteriko eskuadra eta oso urrutitik egin zituen golik gehienak.
Mutilek emaitza desberdina
Mutilen lehen taldeak larunbatean jokatu zuen Leioan eta 11-4 egurra hartuta bueltatu ziren Hernanira, nahi baino errazago galduta. Bigarren taldeak atzo jokatu zuen kiroldegian eta 7-5 irabazi zion Menditxo B taldeari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!