Atzo lau konpartsa irten ziren Urbieta kaletik eta jende asko bildu zen kale ertzetan, etxekoak edo ingurukoak itxuraldatuta ikusteko. Lehenengo karrozan ttarla dantza taldeko gaztetxoak irten ziren, erdi sorgin erdi pailazo disfraz batekin. Beren atzetik langileko erromatarrak irten ziren mahatsa ahora ematen zioten enperadore eta guzti. Ondoren, Imaculada ikastetxekoak ibili ziren picapiedra jantzian. Eta azkenekoa Elizatxo ikastolakoa izan zen, drakula eta banpiro mordo bat kalean gora zijoazela. Ikasleek ondo ikasitako koreografiak jarri zien disfrazari zegokion musikari.
Gaur haurren axeri dantza
Gaur musika eskolako ikasleek joko dute diana eta gaztetxoen Axeri Dantza izango da. Arratsaldean ere badira emanaldiak eta iaz bezalaxe Break dantza-Scratch ikusgarri izango da Tilosetan eta horrek emango dio errematea gaurko egunari.
Hernanin ezezik Goizuetan ere badira inauteriak eta gaur eta bihar izango dira egun haundiak. Gaur baserriz baserri ibiliko dira mozorroak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!