Hernaniko 99 ikaslek San Markos Mankomunitateko prebentzio kanpaina batean parte hartu dute otsaila hasieran.
Zirt edo zart: murriztu kanpainari ekin dio San Markos Mankomunitateak eskola ikasleen artean. Hernanin otsailaren 3tik 13ra bitartean izan ziren eta bertan Elizatxo, Inmaculada eta Urumeako 99 ikaslek parte hartu dute.
Prenbentzio kanpainaren helburua da haurrak konturatzea ´zaborrik hoberena sortzen ez dena`dela. Horretarako bi hezitzaileren bidez hainbat jolas praktikan jarri dituzte. Esate baterako, antzar-joko erraldoi bat, antzerkia eta abar. Horretaz gain, joko horietan parte hartu dutenek gutun bana idatzi dute beren etxeetara, ikasitako guztia kontatuz.
2005ean zaborra murriztu da
Iaz izan da lehen aldia San Markosen zaborra murriztu dela, biztanle bakoitzak 1,32kg sortzetik 1,28 kg sortzera pasatu da egunean, Mankomunitateko arduradunek datu ´historikoa` dela adierazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!