Lehia parekatua

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 25a

Hernanik gaur hasiko du ‘Berria’ txapelketa Txaruta taldearen kontra, 16:30etan Kiroldegian. Dei egin dute animatzera azaltzeko.

HIRUGARREN Berria txapelketak badaramakizki pare bat hilabete martxan eta hainbat partidu jokatu dira dagoeneko Hernanin eta Altzan, antolatzaileen herrietan. Hernanik gaur izango du lehenego partidua, zortzirenetako 5garren kanporaketan. Hernaniarrak iaz lortutako emaitzengatik pasa dira zuzenean txapelketaren fase honetaraino. Partidu berdindua Txarutaren kontra. Gaurko partiduak arratsaldeko 16:30etan hasiko dira Kiroldegian, Txaruta talde nafarraren kontra, kadete, jubenil eta nagusien mailan. Txarutak Nafarroako Herri Arteko Txapelketa irabazi zuen eta Hernanik berriz Gipuzkoakoa. Beraz, lehia biziko partiduak ikusteko aukera izango da gaurkoan. Hala ere bi elkarteak aurrez-aurre izan diren guztietan, hiru bider zehazki esateko, Txaruta atera da garaile eta Hernanik gogor egin beharko du laugarrengoan berdin ez pasatzeko. Kadete mailan Arrieta hernaniarrak Bolinaga arrasatearrarekin jokatuko du Ollo-Madariagaren kontra. Arrasateko jokalaria ekarri du hernanik bikotea indartzearren , izan ere baztandar atzelaria maila oso onean baitabil. Jubeniletan hernaniarrek bi aurrelariekin jokatuko dute baztandarren kontra, lesio dexente baitauzkate maila horretan etxekoek. Ojuel-Aizpitartek Goñi-Otxotorena izango dute aurrean. Jaialdia bukatzeko nagusien mailako partidua jokatuko da, Zabala-Gorrotxategi Zubieta-Elizalderekin neurtuko dituzte indarrak, indar beretsuko pelotariak dira lauak. Animatzeko deia Hernaniko pelota elkarteak dei egin die herriko pelotazaleei gaur arratsaldean Kiroldegian izango den jaialdira azaldu eta partiduetaz goza dezaten. Horretaz gainadierazi dute ´iaz lortutakoa hobetu` nahi lutekela (Hernani finalera iritsi zen) eta horretarako jokalariek ´jendearen animoak sentitu` behar dituztela. Mendizabal IIk partidua Arroniz-en Mendizabal IIk partidua du bihar Arroniz-en Retegi Bi-rekin batera, Arretxe II eta Urrizelkiren kontra. Izar Berrien Eskuz Binakako txapelketan bikote berdin ari da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!