Hernani-Real Union, azken proba aurrera egiteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 25a

Goiko postuei beldurrik ez diela erakutsi beharko du gaur Hernanik. Partidua 16:30etan Zubipen.

ZITA garrantzitsua du gaur Hernaniko gorengo mailako futbol taldeak. Izan ere, Real Union hartuko dute etxean txuri-berdeek, Zubipe futbol zelaian arratsaldeko 16:30etan. Ez da partidu erraza izango gaurkoa, kontuan hartuta Real Union hirugarren postuan dagoela sailkapenean, 48 punturekin eta 25 partidutatik 15 irabazi 7 galdu eta 3 berdindu ditu. Hernaniarrak 11garren postuan finkatu dira joan den asteko garaipenarekin eta 33 puntu lortu dituzte liga osoan zehar. Trintxerperen kontrako partidua oso borrokatua izan zen, eta azkeneko momentuan irabazi zuen Hernanik, penalti bidez gol bat sartuta. Gaurko partidua irabazi ezkero goiko pstuei begira jartzeko moduan izango dira David Muñoz-en mutilak. Jubenilen taldeek bihar jokatuko dute Zubipen Gorengo mailako gaurko partidua ez da izango asteburu honetako bakarra. Futbolzaleek badituzte bihar beste bi zita Zubipen, bata 11:30etan eta bestea 16:30etan, jubenil taldeen eskutik biak hala biak. Goizean Liga Nazionaleko partidua izango da, Barakaldo taldearen kontra. Arratsaldean berriz Hernanik Añorgako taldea hartuko du, lehenengo mailako partidua izang da hau.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!