Arazorik gabe irabazteko moduko partidua da. Mutilen taldeak Leioaren kontra jokatuko du.
WATERPOLOKO nesken taldeak bihar jokatuko du ligako laugarren partidua, Maristas taldearen kontra 13:15etan Kiroldegian. Kronikak waterpolo taldeko arduradunekin hitz egin du eta azaldu diotenez Hernanik ´ez luke arazorik izan behar` Maristas-eri irabazteko.
Izan ere, bisitan etorriko den taldea Hernani baino postu bat atzerago dago sailkapenean, baina bi partidu gutxiagorekin. Momentu honetan Hernani 5garren dijoa 6 punturekin.
Alde haundia iazko
denborladitik
Talde honen arduradunen ustez nesken taldeak asko hobetu du bai jokoan eta baita jokalari kopuruan ere, joan den denboraldia nahiko larri ibili baitzire jokalari aldetik ´entrenamenduetara jende asko jaisten da eta gogor saiatzen dira` diote talde honetatik.
Emaitzek ez dute bestelakorik esaten, joan de steburuan adibidez, egurra eman zioten Easori 23-5 irabazita.
Mutilen taldeak kanpoan jokatu du gaur
Mutilen taldeak gaur du partidua, kanpoan. Jende aldetik nahiko estu joango dira hernaniarrak Leioaren kontra jokatzera, lau jokalari kanpoan baitituzte. Hala ere Leioa ez dirudi aurkari gogorra denik, joaeko partiduan Hernanik erraz irabazi baitzion.
Aurrera begira, Kronikari adierazi diote helburua 2 edo 3garren postuan jartzea izango dela, datozen partidu guztiak etxean jokatuko baitituzte, bat izan ezik.
Hernani Bk berriz Menditxo Bren kontra jokatuko du nesken partiduaren aurretik, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!